Ekonomia -

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Athleticek sozitateen gaineko zerga ordaindu beharko du

Bizkaiko Batzar Nagusiek foru araua onartu dute kirol talde profesionalek izan beharreko zerga trataera aldatzeko. Europako Batzordearen uztailaren 4ko erabakira egokitzeko egin du aldaketa Bizkaiak.

Bizkaiko Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: Bizkaia
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: Bizkaia
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: Bizkaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Batzar Nagusi Ekonomia eta Ogasun batzordeak aho batez onartu du kirol talde profesionalen zerga trataera aldatzeko foru araua.

Osoko bilkurak foru araua berretsitakoan, kirol talde profesionalek sozietate anonimo balira bezala ordaindu beharko dute sozietateen gaineko zerga. Orain arte, beste zerga tratamendu bat zuten eta, ondorioz, zerga gutxiago ordaintzen zituzten.

Aldaketa horren arrazoia da Bizkaiko Foru Ogasuna Europar Batasunak 2016ko uztailaren 4an plazaratutako erabakira egokitu behar dela. Erabaki horretan jasotzen zenez, estatu-laguntzatzat jotzen zen Estatu espainiarreko klubek lehiakortasun abantaila izatea sozietate anonimoen aurrean.

Eztabaidan zehar PSE-EEko Alexia Castelo batzarkideak gogorarazi duenez, Estatu espainiarrak dagoeneko egin du antzeko aldaketa bat, eta orain esparru komunak behartu egiten du “euskal foru ogasunek urrats bera eman dezatela”. Bere aburuz, zehazteke dago ea erabaki horrek berekin dakarren kirol klubek ogasunari dirua itzuli beharko dioten ala ez. Osoko bilkuran onartuz gero, arau horrek data horretatik aurrerako zergaldiei eragingo die.

Beraz, Athleticek, kirol talde profesionala izaki, aurrerantzean zerga gehiago ordaindu beharko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zerga politika