Ekonomia -
Merkatu eta Lehia Batzordea
Artxibatu egin dute Eroskiren eta DIAren itunaren kontrako salaketa
Itun horren xedea da hornitzaile handiekiko negoziazioetara sinergiak sortzea. Fiab eta Promarca elkarteek salaketa jarri zuten, lehiakortasunaren kontrakoa zelakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak artxibatu egin du Eroski eta DIA enpresen arteko itunaren aurka Fiab eta Promarca elkarteek jarritako salaketa, Eroskin berak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Itun horren xedea da hornitzaile handiekiko negoziazioetara sinergiak sortzea (neurri handi batean modu globalean jarduten duten multinazionalen kasuan). Akordio horri esker, Eroskik eta DIAk prezio merkeago lortzeko aukera dute produktua erosterakoan.
Itun horren berri izan ostean, salaketa jarri zuten 2015ean Fiab (Espainiako Janari eta Edarien Industrien Federazioa) eta Promarca (Markadun Produktuen Espainiako Elkartea) entitateek. Salaketan argudiatzen zutenez, lehiakortasunari kalte egiten zion itun horretan jasotzen ziren zenbait atalek.
Eroskik astelehen honetan zaldu duenez, Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak uste du Eroskik eta DIAk elkarrekin ez dute merkatuan behar beste botere akordio horrek lehiakortasunari kalte egin diezaion.
Halaber, gogoratu du Frantzian ere halako itunak daudela eta, horrez gain, kontsumitzaileentzat ondorio positiboak izan ditzakeela.