Ekonomia -

2017ko Kontuak

Onartu dute Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektua, 4.000 milioikoa

Nafarroako Gobernuak 2017ko Aurrekontuen aurreproiektua onartu du. Gastu soziala zenbateko osoaren % 56 izango da.

Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 2017ko Aurrekontuen aurreproiektua onartu du asteazken honetan. Bertan jasotzen denez, 3.693 milioi euroko gastua aurreikusi dute, finantza-gastuak ez direnei dagokionez, aurreko urtean baino 187 euro gehiago (% 5.35), alegia. Zenbateko horri finantza-gastuak gehitu behar zaizkio: 330 milioi euro. Ondorioz, 4.0214 milioi euroko aurrekontua izango da.

Kalitatezko enplegua, osasuna, hezkuntza eta gizarte eskubideak dira aurreproiektuaren ardatzak, Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez. Aranburuk adierazi duenez, Gobernuko alderdi ezberdinen artean egindako lana da, eta horrekin joan den urtean abiatutako ‘’aldaketa finkatu’’ egiten dute.

Kontseilariak azpimarratu duenez, gastu soziala zenbateko osoaren % 56 izango da, eta horrek % 6,8ko igoera ekarriko du (134 milioi). Horri lotuta, azpimarratu du Osasun arloan egindako inbertsioak 1.000 milioitik gorakoa izango dela.

Finantza-gastuak ez direnak gora egingo dute, eta horren arrazoiak da dira erreforma fiskala eta 2017rako aurreikusitako diru-bilketa handiagoa. Halaber, Aranburuk esan du kontuan izan behar dela 2017ko defizitaren helburua % 0,5eako dela.

Eskubide Sozialek aurrekontuak % 12,5 egingo du gora, besteak beste Bermatutako Errenta Berriari aurre egiteko partida % 54 igoko baita.

Enplegurako politika aktiboetarako % 14,43 gehiago bideratuko dute, besteak beste Nafarroako Enplegu Plana finantzatzeko. Etxebizitza arlora bideratutako aurrekontuak ere % 25 egingo du gora.

 

 

 

 

Hezkuntza mailan % 5,71 gehiago inbertituko dute, eta Kulturan, berriz, % 7,49.

Proiektuak, halaber, euskararekiko, genero berdintasunarekiko eta bakearekiko eta elkarbizitzarekiko konpromisoa biltzen du, kontseilariak adierazi duenez. Arlo hauetara bideratutako zenbatekoa % 22 handiagoa izango da.

Azkenik, Ingurumenean eta Landa Garapenean % 10 gehiago inbertitzeko asmoa dute.

 

Dokumenta Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Tokiko Erregimenaren batzordera eta Ingurumen batzordera  igorriko dute, foru lege proiektu gisa onartua izan dadin. Ondoren, Parlamentura eramango dute, han eztabaida egin eta azaroare1 a baino lehen onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Aurrekontuak 2024