Ekonomia -
EiTB
Eusko Irratiko kaleratze kolektiboa bidezkoa dela ebatzi du Gorenak
Berdintasun eta diskriminazio oinarriak ez direla urratu erabaki du.
EiTB
Auzitegi Gorenak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du. Epai horrek, CCOO, ELA eta ESK sindikatuek aurkeztutako helegitearen aurrean, baliozkotzat jo du Eusko Irratiko 24 langileri arrazoi ekonomikoengatik ezarritako kaleratze kolektiboa.
Auzitegi Gorenaren Laugarren Aretoak, osoko bilkuran, kaleratze kolektiboari buruzko 91/2016 ohiko kasazio-errekurtsoa eztabaidatu zuen atzo. Azaldutako gai juridikoaren ezaugarri eta garrantziarengatik, Aretoak gaia osoko bilkuran eztabaidatzea erabaki zuen, Aginte Judizialaren Lege Organikoaren 197. artikuluak dioenari jarraituz.
Auzitegi Gorenak erabaki du ez direla urratu berdintasun eta diskriminazio oinarriak, bat etorriz Laugarren Aretoak langile mugagabe ez-finkoak enpresa publikoetan egoteari buruz behin eta berriz esandakoarekin. Era berean, baztertu egin du demandetan antolakuntza arrazoiei buruz eskaturiko oinarri gehigarria.
Halaber, kaleratze kolektiboaren prozesu osoa lege eskakizun guztiak betez egin dela adierazi nahi du EiTBk, eta hori agerian jartzen dutela Lan Ikuskaritzaren txostenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eta Auzitegi Goreneko Laugarren Aretoak osoko bilkuran gaur berretsitako epaiak.
EiTBren Zuzendaritzak, halaber, honako hau gogoratu nahi du: Enplegu-deialdi Publikoak eta beharrezkoa izan den kaleratze kolektiboak Eusko Irratiaren eta, oro har, EiTB talde osoaren jasangarritasuna ziurtatu nahi du, euskal gizarteak eskatzen duen zerbitzu publikoa eskaintzeko. Informazio baliagarria eman eta dibulgaziorako eta entretenimendurako komunikazio-esparru propioa garatu nahi du. Hartara, helburu izango ditu pertsonen bizitza aberastea, gizarte kohesioa babestea, dibertsitatearen balioa errespetatzea eta euskararen inguruan batasuna bultzatzea, erabilera eta normalizazioa sustatuz.