Ekonomia -

Gizarte Segurantza

Pentsio osoa jaso eta lanpostu bat izatea bateragarri egin nahi dute

Fatima Bañez Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak enplegu guztiei aplikatu nahi die neurri hori, baldin eta interesdunak 65 urte bete baditu.

Fatima Bañez, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroa. Argazkia: EFE
Fatima Bañez, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroa. Argazkia: EFE
Fatima Bañez, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fatima Bañez Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak bateragarri egin nahi du pentsioaren % 100 kobratzea eta aldi berean enplegu bat izatea, hurrengo legegintzaldirako konpromiso gisa. Hori egin ahal izateko baldintza bakarra izango litzateke erretiroa hartzeko ohiko adina beteta izatea, hau da, 65 urte.

Ministroak azaldu duenez, neurri horrek erretiroa hartzeko adinetik haratago lan egiten jarraitzea dakar, pentsio osoa kobratzen den bitartean (egun badago hori egiteko aukera, baina pentsioaren % 50 bakarrik kobratuta).

Bañazek gaineratu duenaren arabera, neurri hori edozein lanposturi aplika dakioke, eta "gizarteari beren eskarmentua igortzeko" gai ikusten direnei dago zuzenduta.

Ministroak Gizarte Segurantzaren erreserba funtsaz ere mintzatu da, eta adierazi du "aldi batean erabiltzeko tresna" dela eta pentsioak lanaren bidez ordaintzen jarraituko direla.

Dena dela, ez du zehaztu zer gertatuko den 2017an; izan ere, itxura denez urte horretan “pentsioen kutxa” ahituko da eta ezin izango da Gabonetako aparteko ordainsaria ordaindu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Pentsioei buruzko albisteak