Ekonomia -

Bihar, bilera

Jaurlaritzak eta Aldundiek neurri eraginkorrak adostea nahi du Lopezek

Zerga-Kidetarako Saila bilduko da bihar, defizita murrizteko neurriak adosteko helburuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek bihar egingo duten bileran "neurri adostuak, bateratuak eta eraginkorrak" ituntzea espero du Patxi Lopez lehendakariak. Zerga-Kidetarako Saila bilduko da bihar.

Twitter sare sozialean eskainitako elkarrizketan biharko bilerari begira neurriak adosteko "gogoak" izatea espero duela gaineratu du lehendakariak.

"Bileratik neurri bateratuekin, adostuekin eta eraginkorrekin ateratzea espero dut. Egia esan, Foru Aldundiek zer egin behar duten oraindik ez dakigu. Biharko bilerari begira daukaten jarrera ezagutzea nahiko nuke", azaldu du.

Horregatik, erakundeei "norabide berdinean lan egitea" eskatu die, "guztiok murrizketa berdinak egin ditzagun".

Bestalde, EAEko kutxen arteko bat egiteen, akordioen edota fusio hotzen alde agertu da Patxi Lopez, baita "beste kutxa batzuk bilatzeko" aukerarekin ere, "pisua irabazteko helburuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea