Ekonomia -
Defizita murrizteko
Jaurlaritzak onartuko duen planari "mugak" jarriko dizkio PPk
Neurriek hiritarren "poltsikoetan" izango duten eragina gutxitu nahi dutela esan du Leopoldo Barredak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak onartuko duen defizita murrizteko planari "mugak" jarriko dizkiola iragarri du gaur EAEko PPk, batez ere iragarritako zerga igoerari. Neurriek hiritarren "poltsikoetan" izango duten eragina gutxitu nahi dutela esan du Leopoldo Barredak.
Ohar batean adierazi duenez, Eusko Legebiltzarreko ostiraleko osoko bilkuran bi ekimen defendatuko dituzte. Horrez gain, "Espainiako PFEZik altuena" Euskadin "ordaintzen dugula" gogoratuko diote Patxi Lopezi.
Horrez gain, errenta altuenei zergak igotzeko proposamena egiterakoan, Lopezek kontutan izan dituen "irizpideak" zeintzuk diren jakin nahi ditu PPk.