Ekonomia -

2016ko emaitzak

Iberdrolak 2.041 milioi euro irabazi ditu irailera arte, % 6,4 gehiago

Negozioen bilakaera onari eta gastu operatiboen eta finantzarioen murrizketari esker lortu ditu emaitza horiek.

Ignacio Sanchez Galan. Artxiboko argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan. Artxiboko argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 2.041,7 milioi euroko mozkin garbia izan du irailera arte, iazko epe berean baino % 6,4 gehiago, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur jakinarazi duenez. Emaitza horiek negozioen bilakaera onari eta gastu operatiboen eta finantzarioen murrizketari esker lortu ditu.

Ignacio Sanchez Galan buru duen enpresaren ustiapeneko mozkin garbia (Ebitda, interesen, zergen, amortizazioen eta balio-galtzeen aurreko mozkina) % 4,2 hazi da urtarrila eta iraila bitartean, 5.729,5 milioi euroraino. Kanbio-tasa kontuan izan gabe, igoera % 6,7koa izango litzateke.

Energia alorreko konpainiak 21.537,7 milioi euroko salmentak izan zituen, % 9,1 gutxiago, eta mozkin-tartea % 2,3 hobetu du, 9.740,5 milioi euroraino.

Iberdrolak azpimarratu duenez, urte amaierarako aurreikuspenak sendotu egin ditu emaitza horiei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola albisteak Ekonomia 2024 Albisteak