Ekonomia -

LAN GATAZKA

Lanuzteak deitu dituzte EAEko ikastetxetako garbiketa enpresek

Hezkuntza Sailak garbiketa lanak egiteko kontratatuta dituen Garbialdi, Uni2 eta Villa enpresetako 2.000 langile daude deituta protestetan parte hartzera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mobilizazioak eta lanuzteak deitu dituzte EAEko ikastetxe publikoetako garbiketa enpresek. EHUren hainbat zentrori ere eragingo dio protestak.

ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak, biharko. Azarorako, berriz, bost greba-egun daude deituta: azaroaren 7rako, 8rako, 9rako, 10erako eta 11rako.

Hezkuntza Sailak garbiketa lanak egiteko kontratatuta dituen Garbialdi, Uni2 eta Villa enpresetako 2.000 langile daude deituta protestetan parte hartzera. UGT sindikatuak salatu duenez, hitzarmenaren negoziazioa ez atzera ez aurrea dago azken hilabeteotan, patronalak langileen eskubideak okertu nahi dituelako.

Iaz hasi ziren hitzarmena berritzeko negoziazioak, eta bilera asko egin dituzte arren, ez dute ezer adostea lortu.

Soldatak igotzea eta lanaldi osoko kontratuak egitea dira langileen eskari nagusiak. Emakumezkoak dira langile gehienak eta horietako askok ez dituzte lanaldi osoko kontratuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa