Ekonomia -
Dekretua
Gaur jarri da indarrean lan erreforma
Arrazoi ekonomikoengatik kaleratzeak merkatzeko eta errazteko neurriak ezarri ditu. Datorren astean lege proiektu moduan tramitatzea erabakiko dute.
Erredakzioa
Gaur sartuko da indarrean atzo Zapateroren Gobernuak onartu zuen lege-dekretua. Erreforma horrek merkatu eta erraztu egingo du langileak kaleratzea. atorren astean lege proiektu moduan tramitatzea eskatuko du Gobernuak, alderdiek Kongresuan ekarpenak egin ditzaten.
Enpresek galerak dituztela frogatzea aski izango da langilea, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kale ordaina emanda, kaleratzeko. Horrez gain, kontratu finko gehienetan 33 eguneko kalte ordainaz kaleratu ahal izango dira langileak.
Gobernuak diruaren zati bat jarriko du langileen kaleratzeetan. Enpresariek esan dute uste baino egokiagoa dela beraientzat onartu den erreforma eta sindikatuek, jakina denez, huelga eginez erantzungo dute.
Azpimarratzeko modukoa da atzo onartutakoak gaurtik aurrera egingo diren kontratuei eragingo diela, orain arte egindakoei ez. Orain arteko finkoek 45 eguneko kalte-ordainarekin segituko dute.
Aurrekontuen gastu-muga
Bestalde, Ministroen Kontseiluak 2011ko Aurrekontuen gastu-muga eta 2011-2013 urteetarako egonkortasun helburuak onartu zituen.
Hurrengo urteko Aurrekontuen gastu-muga 122.256 milioi eurokoa izango da, hots, aurtengoa baino % 7,7 txikiagoa.
Egonkortasun helburuen artean, 2013rako defizit publikoa % 3ra jaistea daukate.