Ekonomia -
2016ko emaitzak
BBVAk 2.797 milioi euro irabazi ditu irailera arte, % 64 gehiago
Korporazioari dagozkion operazioak eta dibisen gorabeherak albo batera utzita, hazkundea % 15ekoa litzateke.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
BBVAk 2.797 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iazko epe berean baino % 63,4 gehiago, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur jakinarazi duenez. Ezusteko negatiborik izan ez duelako lortu ditu emaitza horiek.
Korporazioari dagozkion operazioak eta dibisen gorabeherak albo batera utziz gero, hazkundea % 15ekoa litzateke.
Urtarrila eta iraila bitartean izandako diru-sarrera errekurrentei (interesen eta komisioen arteko tartea) erreparatuta, joera positiboari eutsi diola azpimarratu du finantza erakundeak.
Horrenbestez, BBVAren urte arteko marjina gordina % 5,1 hazi da, 12.674 milioi euroraino, eta aurreko urteko epe berean baino % 5,5 handiagoa izan da.