Ekonomia -
Europako Banku Zentrala
Defizita duten Estatuen kontrako zigorrak gogortzea eskatu du EBZk
Estatuen aurrekontuak onbideratzeko mekanismoak martxan jartzean datza, Egonkortasun Itunak ezarritako % 3ko defizita ez gainditzeko.
Erredakzioa
Gehiegizko defizita duten herrialdeen kontrako zigorrak gehiago gogortzea eskatu du gaur Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak. Gainera, EBko erabakietan Estatu horiek boto eskubidea aldi baterako galtzea defendatu du Trichetek.
Europar Batasuneko (EB) gobernuburuek eta estatuburuek iragan astean igorritako mezuarekin bat egin du EBZko presidenteak. Jarrera berdina indartsu defendatu du Angela Merkel Alemaniako presidenteak.
Azken finean, Estatuen aurrekontuak onbideratzeko mekanismoak martxan jartzean datza, Egonkortasun Itunak ezarritako % 3ko defizita ez gainditzeko.
Gaur egun zigorrak aurrikusirik daude, baina zigor horiek aplikatzea ezinezkoa izan da orain arte, Estatuak Brusela baino indartsuago direlako.
"Ituna betetzen ez den kasuetan, zigorrak askoz azkarrago aplikatu eta askoz zabalagoak izan beharko lirateke", errepikatu du Trichetek. Adostutakoa urratzen dutenei zigorrak "ia automatikoki" aplikatu behar zaizkie.