Ekonomia -
Arriskuen kalifikazioa
Standard & Poors agentziak Kutxaren rating-a jaitsi du
"A+"-etik "A"ra murriztu du eta "etorkizun ezkorrarekin". Kutxa gipuzkoarrak uste du "denei gertatzen ari zaien zerbait" dela.
Standard &' || 'amp; Poors arriskuen kalifikaziorako agentziak Kutxaren rating-a jaitsi du "A+"-etik "A"ra, eta "etorkizun ezkorrarekin".
Erakundeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, "epe motzari emandako kalifikazioa ''A-I''n mantenduko da".
Kutxa gipuzkoarreko iturriek adierazi dutenez, "Banco de Madridek egindako operazio batzuen harira sortutako sustatzaile karterak eta konpromisoek, Kutxak oraindik bere egin ez dituenak," eragin omen dute Standard &' || 'amp; Poorsen zigorra.
Dena dela, rating murrizketa "denei gertatzen ari zaien zerbait" dela iritzi dio Kutxak, eta lehen beste erakunde batzuei eragin diela eta orain Kutxara iritsi dela.