Ekonomia -

Krisia

Gastua murrizteko neurri gogorrak iragarri ditu Erresuma Batuak

Egitasmoaren arabera, 2011ko urtarriletik aurrera BEZa igoko dute. Horrez gain, datozen bi urteetan langile publikoen soldatak izoztu egingo dituztela iragarri du Osbornek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak gaur iragarri ditu gastua murrizteko hartu behar dituen neurriak. George Osborne Ekonomia arduradunak 2010ean Erresuma Batuko Barne Produktu Gordinak %1,2 ko hazkundea izango duela adierazi du (aurreikusitakoaren azpitik). Datorren urterako, berriz, % 2,3ko hazkundea azpimarratu du Osbornek. Gaur aurkeztu duten ''Larrialdi Aurrekontua'' dela medio, Erresuma Batua aurreikusitakoaren azpitik haziko da aurtengoan.

Egitasmoaren arabera, 2011ko urtarriletik aurrera BEZa igoko dute. Horrez gain, datozen bi urteetan langile publikoen soldatak izoztu egingo dituztela iragarri du Osbornek. Horrela, urtean 30.000 milioi libera aurreztuko dituzte.

"Aurreko Gobernuak martxan jarritako planak atzean utziz, 2014-2015 urtera bitartean, gastua 30.000 milioi liberatan murriztuko dugula adierazi behar dut", esan du Parlamentuan.

Hori bai, 2012an Erresuma Batuko ekonomiak % 2,8 gora egingo duela nabarmendu du Osbornek, eta % 2,9 2013. urtean (aurreikusitakoaren gainetik).

Eztabaida gehien sortu duten neurrien artean, funtzionarien soldaten ingurukoa ere aurkeztu du Ekonomia ministroak: datozen bi urteetan, soldatak izoztu egingo dituzte, baina 21.000 libera baino gutxiago kobratzen dutenentzat "babes" berezia martxan jarriko dutela iragarri du.

Horrez gain, datorren urteko urtarrilaren 4tik aurrera, BEZa % 20ra igoko dutela azpimarratu du (egun, %17,5ean dago Erresuma Batuan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea