Ekonomia -

Protesta

Babcockeko langileek kamioi bat erre dute Trapagaranen

BI-745 errepidea moztu dute 06:00etan eta ibilgailua erre dute, baina oraindik ez dute argitu enpresara zihoan edo enpresarena ote zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Babcockeko langile talde batek kamioi bat erre du bart Trapagaranen (Bizkaia), lantegiaren egoeragatik azken asteotan egin dituzten protesten baitan, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Langileek BI-745 errepidea itxi dute udalerri bizkaitarraren parean 06:00etan, eta kamioi bati su eman diote. Hala ere, oraindik ez dute argitu kamioi enpresara zihoan ala enpresarena zen. Ordu bat geroago, zirkulazioa bere onera itzuli da.

Babcockeko langileek asteak daramatzate protestetan lantegiaren egoera dela eta. Austriako enpresarien esku dagoen lantegiak ez omen du ia eskaririk, eta SEPI partizipazio industrialaren Estatuko elkarteak esku hartzea eskatzen dute, aurreko jabea hura zen eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea