Ekonomia -

2016ko hirugarren hiruhilekoan

Etxebizitzak % 3,5 eta % 2,2 garestitu dira EAEn eta Nafarroan

Bigarren hiruhileko datuekin alderatuta, etxebizitzaren prezioa % 0,7 eta % 0,9 igo da, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan.

Etxebizitza salgai
Etxebizitza salgai
Etxebizitza salgai

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Nafarroako etxebizitzen prezioak goraka jarraitzen du, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) emandako azken datuei erreparatuta.

Zehazki, 2016ko hirugarren hiruhilekoan, % 3,5 eta % 2,2 garestitu dira, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan, betiere 2015eko epe bereko datuekin alderatuta.

Hiru hileko tasari dagokionez, igoera % 0,7koa izan da igoera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 0,9koa Nafarroan.

2016ko hilabeteotan etxebizitzen prezioa % 2,8 igo da Euskadin, eta % 2,2 Nafarroan.

Estatuko datuei erreparatuta, 2015eko hirugarren hiruhilekoarekiko % 4ko hazkundea izan da azken hiruhileko honetan. Horrenbestez, indizeak 10 hilabete daramatza goranzko joeran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Etxebizitza albisteak