Ekonomia -

Akordioa

Foronda egunez ere irekiko dute, baina ez 24 orduz

Guztira 16 ordu egongo da jardunean, nahiz eta langileek egun osoan egotea eskatzen zuten.

Forondako aireportua. Argazkia: EiTB
Forondako aireportua. Argazkia: EiTB
Forondako aireportua. Argazkia: EiTB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuek eta AENAko zuzendaritzak akordio bat adostu dute Gasteizko Foronda aireportuan, eta, horrenbestez, bukatutzat jo dute apiriletik indarrean zegoen lan-gatazka. Hitzarmenak ez dakar berarekin aireportua 24 orduz zabalik egotea, baina eguneko zenbait ordutan jardunean egon ahal izango da.

Forondako langileek eta AENAk lortutako akordioaren arabera, martxoaren 2tik aurrera aireportua 16 orduz egongo da irekita egunero. Gaueko ohiko lan-jardunaldiak, batez ere zama-lanak egiteko erabiltzen denak, bere horretan jarraituko du (gaueko zortzi eta erdietatik goizeko zortzi eta erdietara). Horri egunean zehar lau orduz zabalik egongo dela gaineratu behar zaio, larunbatetan ordutegi hori zabalagoa izanik.

Modu horretan, bermatuta geratzen dira martxoaren 26tik abian jarriko diren Milan eta Teneriferako Ryanair konpainiaren hegaldiak. Aldi berean, eguneko ordutegi horren barruan, aireportu gasteiztarrak beste aireportu batzuetatik desbideratutako hegaldiak hartu ahal izango ditu, baita Forondan jarduteaz interesaturik dauden beste konpainia batzuenak ere.

Akordioak barne hartzen duen beste puntuetako batek zazpi langile kontratatzea ekarriko du, aireportuak emango dituen zerbitzuen areagotzeari erantzuteko.

Horrenbestez, hitzarmenaren bidez amaiera ematen zaio Forondako langileek apiriletik abian zuten greba.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Gasteizko Aireportua