Ekonomia -
Gertakaria
Epaileak aske utzi du Errenteriako etxegabetzean atxilotutako gizona
Gizonezkoa atzo atxilotu zuten, etxetik kaleratu behar zutenean, bertan giltzapetu eta etxebizitza leherrarazteko mehatxua egin ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Epaileak aske utzi du atzo Errenterian etxetik bota zuten 43 urteko gizonezkoa. Desjabetzearen unean, bere etxebizitzan giltzapetu zen eta etxea leherrarazteko mehatxua egin zuen.
Kalte handiak eragiten ahalegindu izana eta desobedientzia delitua egotzi dizkiote, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak astearte goizean jazo ziren, gizonezkoa etxetik kaleratu behar zuten unean: giltzapetu egin zen eta butano-botila bat leherrarazteko mehatxua egin zuen.
Ertzaintzak eraikina jendez hustu zuen eta ondoren, atea behera botata, gizonezkoaren etxean sartu eta atxilotu egin zuten.
Ez zen zauriturik izan, ezta kalte materialik ere.