Ekonomia -
Espainiako hirugarren handiena
Sacresak hartzekodun-konkurtsoa aurkeztuko du
Sacresa Kataluniako higiezin-talde handiena da, baina Espainiako handiena ere izan zen Metrovacesa kontrolatzen zuenean.
Erredakzioa
Sacresa higiezin-taldeak hartzekodunen konkurtso eskaera aurkeztuko du gaur merkataritza arloko bigarren epaitegian, 1.800 milioi euroko zorra baitu.
Sanahuja familiaren taldeak ez du lortu bankuen babesa bere zorra berriz finantzatzeko, taldearen iturriek azaldu dutenez.
Sanahujatarrek dirua zor dieten erakundeek uste dute sendiak aurkeztutako bideragarritasun plana ez dela sinesgarria.
Hain zuzen ere, higiezin-aktibo gehienak bankuen esku uztea aurreikusten zuen planak, baina taldeak Magic Bartzelona merkataritzagunea, Finestrellesen alboan dauden lur batzuk eta Illa Diagonal merkataritzagunearen sozietatea mantenduko zituen.
Bankuek uste dute taldeak ezin izango zukeela ordaindu zerga nahiz eta akordioa onartu. Halaber, Sacresari kreditu gehiago emateari ere uko egin diote.
2006 eta 2008 artean Metrovacesaren kontrola izateko izandako ''guda''ren ondorioz zorpetu ziren Sanahujatarrak. 5.000 milioi eurokoa baino gehiagokoa izan zen haien zorra.
Sacresa Kataluniako higiezin-talde handiena da, baina Espainiakoa ere izan zen Metrovacesa kontrolatzen zuenean.