Ekonomia -

Gastuak behera aurten

Hasi da udako merkealdia

- Euskadiko herritarrek 69 euroko gastua egingo dute batez beste, eta 70ekoa nafarrek.

- BEZ zergaren igoerak ez du eraginik izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako merkealdia hasi egin da gaur Estatuko erkidego gehienetan, eta dendek "beherapen historikoak" egitea espero da, % 70 artekoak, BEZ zergaren igoera-ri aurre egiteko helburuz.

Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioaren (FUCI) arabera, Estatuan herritarrek 65 euroko gastua egingo dute batez beste, hau da, 2006an egindakoaren erdia eta iazkoa baino % 27,7 txikiagoa.

Euskadiren eta Nafarroaren kasuetan, kontsumutzaileek Estatuko batez bestea baino gehiago gastatuko dute: 69 euro EAEn eta 70 Foru erkidegoan, hain zuzen ere.

Oro har, modaren, osagarrien, dekorazioaren eta etxeko ekipamenduaren sektoreetako 100.000 dendak (tamaina txikikoak eta ertainekoak) 3.600 milioi euro fakturatzea aurreikusi dute, hots, iaz baino % 10 gutxiago.

Aurtengo merkealdia erronka handia izango da saltzaileentzat, krisiaren eta BEZen igoeraren ondorioz kontsumoa behera egiten ari baita.

Hala ere, hainbat enpresak (Inditex, C&' || 'amp;A, Carrefour eta Caprabo, kasu) aurreratu dute ez dutela ezarriko zergaren igoera euren produktuetan.

Acotex erakundetik ziurtatu dute arropa denda gehienek ere berdin egingo dutela.

BEZak ez du eraginik izango

Europa Pressek egindako adierazpenetan, Miguel Angel Fraile Merkataritza Konfederazio Espainiarreko (CEC) idazkari nagusiak azaldu du BEZen igoerak ez duela eraginik izango merkealdian.

Bere ustez, salmentak ez dira jaitsiko, herritarrek ez baitituzte oraindik erosi udako arropak, orain arte eguraldi txarra egin baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea