Ekonomia -

Bizkaiko Garraio Partzuergoa

Euskotren, metro eta tranbiarako txartel eta tarifa bakarra, apirilean

Titulu eta tarifa berriek aldi baterako txartelak erabiltzen dituzten bidaiariei eragingo diete; bidaiari guztien % 22ri, hain zuzen.

Bilboko metroa. EiTB
Bilboko metroa. EiTB

Agentziak | E

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusia Bilboko egoitzan bildu da gaur eguerdian, eta titulu berriak eta tarifa onuragarriagoak indarrean sartzea onetsi du. 2017ko apirilean jarriko dute abian, Metro Bilbaoren 3. linea abiatzen dutenean.

Txartel berriak sinplifikatu egingo dira, eta txartel bera erabiliko da Bizkaiko hiru garraiobide handienetan: Metro Bilbaon, EuskoTrenen eta Bilboko Tranbian.

Tituluak eta tarifak aldatu egingo dira apirilean, 3. linea martxan hasten denean. Bizkaia egituratuko duen linea berria izango da, eta behin betiko kenduko ditu hiru lineen arteko ontzi-aldaketa. Alde Zaharreko lehenengo geltoki intermodala izango da, eta txartel eta tarifa berberak izango dituzte 1., 2. eta 3. linean.

Titulu eta tarifa berriek aldi baterako txartelak erabiltzen dituzten bidaiariei eragingo die; bidaiari guztien % 22ri, hain zuzen. Gainerako % 78k (45.000 pertsona hilean) diru-txartelak erabiltzen dituzte. Aurreikuspenen arabera, zenbateko hori % 20 haziko da urtebetean.

Bizkaiko Foru Aldundiak ere hartu du parte horretan, Gazte-txartel berriak sartuz. Metro Bilbaon, Euskotrenen eta Bilboko Tranbian ez ezik, Bizkaibusen ere erabili ahalko dituzte txartel horiek gazteek.

Tarifa-integrazioa

Tarifa berriek lehenengo urratsa emango dute tarifa-integraziorantz. Oso aproposa da, 3. linea abian jarriko den heinean, baita beharrezkoa ere; izan ere, Metro Bilbaok, EuskoTrenek eta Bilboko Tranbiak Bizkaiko Lurralde Historikoan garraio publikoaren % 58,1 mugitzen dute (% 74, Bizkaibusen datuak ere kontuan hartuta).

Txartel berriak 3. linea abian jarri baino hilabete lehenago egongo dira salgai. Bizkaiko Garraio Partzuergoak informazioa indartuko du jendeari arreta emateko bulegoetan, erabiltzaileak zonakatzeari eutsiko dion sistema berrira ohitu daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Metro Bilbao Gizartea albisteak Euskotren albisteak Bilboko tranbia albisteak gaur