Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Diru-sarrerak bermatzeko zergak 26.770 enplegu mantentzen lagundu du

Hala jakinarazi du Gemma Zabaletak. Horrez gain, Lan sailburuak nabarmendu du sistema horrek "pobrezia murriztea, enpleguaren suntsiketa gelditzea eta ekonomia suspertzea" ahalbidetzen duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak bermatzeko zergak, krisia hasi zenetik, EAEn 26.770 enplegu mantentzea ekarri du, Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketaren arabera. Era berean, txostenak dio krisiari aurre egiteko EAEk Estatuak baino "erresistentzia handiagoa" duela.

Ikerketaren emaitzak Gemma Zabaleta Lan eta Politika Sozialen sailburuak aurkeztu ditu Legebiltzarrean egindako agerraldian. Diru-sarrerak bermatzeko zerga-sistema aurrera eramateko 300 milioiko aurrekontua aurkeztu du.

Esparru honetan Estatuak egiten duen gastuaren %40,2a erabiltzen da EAEn, aipatu sistema aurrera eramateko. Besteak beste, diru-sarrerarik ez duten pertsonei edota errenta baxuak dituztenei laguntza ematen zaie.

Zabaletak adierazi duenez, "sistema hau politika sozial aurreratu eta errentagarri baten ondorioa da". Gainera, "Estatuan ez du parekorik, pobrezia murriztea, enpleguaren suntsiketa gelditzea eta ekonomia suspertzea ahalbidetzen du".

Laguntzak jasotzen izan ohi diren iruzurrak ere izan ditu hizpide Zabaletak. Arazo hori ekiditeko eta iruzurrik ez egoteko neurriak hartuko dituztela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea