Ekonomia -
Greba orokorra
Hauek izango dira grebako gutxieneko zerbitzuak
Eritetxeetan jai egunetan bezala lan egingo dute, eta garaioan, berriz, herenek funtzionatuko dute.
Erredakzioa
Astearte honetan, greba orokorraren egunean, jaiegunetako langile kopuru bera izango da lanean erietxeetan. Hemodialisi eta onkologia tratamendu guztiak ere ohi bezala egingo dira. Anbulatorioetan, berriz, larunbatetako langileria aritu da. Larrialdietan eta etengabeko arretan ehuneko ehunek egingo dute lan. Geriatriko eta eguneko zentroetan langileen erdiak izango dira.
Renfen eta Bilboko metroan
Euskadiko eta Nafarroako biharko greba orokorra dela eta, Bilboko zein Donostiako Renfeko aldiriko trenen gutxieneko zerbitzua, puntako orduetan % 75ekoa izatea zehaztu du Sustapen Ministerioak. Eusko Jaurlaritzak adostu bezala, Bilboko metroaren gutxieneko zerbitzua % 30ekoa izango da.
Horrenbestez, Renfeko aldiriko trenen gutxieneko zerbitzuaren ordutegia honakoa izango da: 06:00etatik 9:00ak arte, 13:30etatik 15:30ak arte eta 18:30etatik 20:30ak arte. Ordutegi horietatik kanpo, trenen erdia ibiliko da.
Distantzia luzeko bidaietan % 72koa izango da eta distantzia ertaineko bidaiena % 65ekoa.
Bilboko metroan 7,5 minuturo metro bat egongo da 1 eta 2 linietan goizeko hamarrak arte. Arratsaldeko zazpiak arte hamar minuturo igaroko dira metroak, eta zazpietatik bederatziak arte 15 minuturo; hortik aurrera 20 eta 30 minuturo.
Euskadiko gasolindegien herenak irekita egongo dira.
EITBn informazio zerbitzuak baino ez dira izango gutxieneko zerbitzuan.
Nafarroan
Langile bana egongo da Nafarroako erregistro orokorrean edo erregistro lagungarrian.
Aretoko buru bat eta zazpi operadore laguntzaile izango dira SOS-Nafarroan goizez, zortxi arratsaldez eta lau gauez. Bestalde, Cordovillan gutxienez 11 suhiltzaile egongo dira; sei Iruñan; 5 Tudelan; 3 Altsasun, Auritzen, Lodosan, Nabaskosen, Azkoien eta Zangozan; eta 4 Lizarran, Oronozen eta Tafallan.
Nafarroako ospitaletan jai egunetan bezala lan egingo dute eta ospitaleratzeak ehuneko ehunean mantenduko dira.
Era beran, larrialdietako ebakuntzak eta zerbitzuak mantenduko dira.
Ospitaletako Farmatzia zerbitzuak mantenduko dira ere.
Bestalde, lehen mailako arretak familiako mediku bat, pediatra bat eta osasun-laguntzaile tekniko bat izango du.
Bestalde, Renfek “bidaiarien mugikortasuna” bermatuko duela esan du; horretarako, distantzia luzeko bidaietan % 72ko zerbitzuak eskainiko dituzte eta distantzia ertainekoetan % 65.