Ekonomia -
Burtsa
Ibex 35ek % 5,45 behera egin du
Espainiako burtsak atzerakada handia izan du, bankuek eraginda.
Erredakzioa
Ibex 35ek % 5,45 behera egin du eta urteko hirugarren atzerakada handiena jasan du; besteak beste, bankuen arrisku-primaren handitzeak eta Europako Banku Zentralari maileguak itzultzeko arazoek eraginda.
Espainiako burtsak 528,10 puntu behera egin du eta 10.000ko mailatik urrun geratu da, 9.160,40an.
Datorren ostegunean Europako Banku Zentralak emandako maileguak ( 442.000 milioi euro) itzultzeko epea bukatzen da eta horrek ardura eragin du merkatuengan, eta oraindik gehiago, Espainiako burtsarengan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea