Ekonomia -

Faktura, garestiago

Gas naturala %8,1 garestituko da gaur

BEZa ere igo dute, %16tik %18ra hain zuzen ere. Duela egun batzuk, uztailean argindarra ez garestitzea adostu zuten Gobernuak eta PPk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxean gas natural bidezko berokuntza sistema dutenei % 8,1 garestituko diete faktura bihartik aurrera.

Nolanahi ere, prezio horren baitan ez dago bihar ezarriko den BEZaren igoera (%16tik %18ra).

Duela egun batzuk, Gobernuak eta PPk uztailean argindarra ez garestitzea adostu zuten.

Espainia osoan zazpi milioi pertsonak dute gas naturala etxean, eta horietako 3,51ek T2 tarifa dute (5.000 eta 50.000 kilowatt orduko). T1 tarifa dutenei %7 garestutiko diete faktura.

Martxoan, Industria Ministerioak %4,15 garestitu zuen T2 tarifa, eta %3,6 T1. Urtarrilean, Gobernuak izoztu egin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea