Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

Sordo: "Protesta iraunkorrak behar dira irailean greba handia izateko"

Bestalde, Unai Sordoren iritzian, Espainiako Gobernuaren "noraezak" Eusko Jaurlaritzan ere izan du eragina eta, beraz, "Patxi Lopezek kontuan hartu behar du atzoko grebak izan zuen erantzuna".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak esan du mobilizazio iraunkorrak behar direla, irailaren 29ko greba orokorra "handia" izateko. Lan-erreformak aurrikusten dituen "langileen eskubideen urraketa asko" bideratu daitezkeela nabarmendu du.

ETBn egindako elkarrizketa batean, Euskadiko CCOOren buruzagiak azaldu du atzoko grebaren parte-hartzea "garrantzitsua" izan zela eta industria eta garraio sektoreetan izan zuen babesa nabarmendu du; baina, aldi berean, onartu du sektore publikoan "eragin txikia" izan zuela.

Sordoren arabera, atzoko greba eraginkorra izateko datozen bi hilabeteotan, Euskadin nahiz Estatuan, mobilizazioen "intentsitatea" mantentzeko gai izan behar dira.

Protestak "iraunkorrak" badira, irailaren 29ko greba "handia" izango dela iradoki du eta, ondorioz, "langileen eskubideen kontrako erasotzat jo behar diren aspektu asko bideratzea posible izango da", erantsi du.

Bestalde, Espainiako Gobernuaren "noraezak" Eusko Jaurlaritzan ere eragina izan duela eta, beraz, "Patxi Lopezek atzoko grebak izan zuen erantzuna" kontuan hartu behar duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea