Ekonomia -

Urteko hirugarren igoera

Butano-botilaren prezioa 12,45 eurora igoko da gaur

Hiruhilabetean behin egiten den igoerari, BEZaren hazkundea gehitu behar zaio. Ondorioz, 12,45 euro izango da gehiegizko salneurria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Butano-botilaren prezioa 12,45 eurora igoko da gaur, orain ordaintzen diren 11,68 eurotik urrun (% 6,6ko igoera izango da). Industria Ministerioak adostutako igoera da hau, baina BEZaren hazkundea ere gehitu beharko zaio (% 16tik %18ra igoko da bihar).

Aldaketa horien guztien ondorioz, butano-botila normal bat (12,5 kilo gas) 12,45 euroko gehiegizko prezioan salduko da datozen hiru hilabeteetan.

Butanoaren prezioaren aldaketa ohiko kalkulu automatikoaren eragina da, hots, lehengaia, pleitea (itsaso bidezko garraioa) eta euroak dolarrarekin alderatuz izan duen kotizazioa.

2010ean onartu duten hirugarren igoera da biharkoa. Estatuan zortzi milioi lagunek butanoa erabiltzen dute. Urtarrilean % 3,36ko igoera izan zen, eta apirilean % 5,75ekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea