Ekonomia -

Gorakada

Autoen matrikulazioa % 25,6 hazi zen ekainean

Ekaineko azken egunean 15.000 auto matrikulatu zituzten, gaurtik aurrera indarrean jarri den BEZ zergaren eragina ez izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen matrikulazioa % 25,6 igo zen ekainean, izan ere, iaz 96.706 ibilgailu matrikulatu zituzten eta aurten, ordea, 121.483, adierazi dute autoen fabrikatzaileen (ANFAC) eta saltzaileen elkarteek (GANVAM).

Ekaineko azken egunean 15.000 auto matrikulatu zituzten, gaurtik aurrera indarrean jarri den BEZ zergaren eragina ez izateko. Sektorearen ustez, datu hau "gehiegizkoa" izan da. Urteko lehenengo sei hilabetetan guztira 604.161 auto matrikulatu dituzte, iazko epe berean, ordea, 433.073 ibilgailu. Beraz, aurten urtarriletik ekainera arte, iaz baino % 39,5 auto gehiago matrikulatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea