Ekonomia -
Lanean txertatzea
Unibertsitatea 2006an amaitu zutenen % 80, lanean
Hamar tituludunen artean zortzik euren prestakuntza mailarekin bat datorren lana egiten dute. Lana aurkitzeko erraztasun handiagoa dute osasun zientzian ikasi dituztenek
Erredakzioa
Unibertsitatean ikasi dutenen 80 % lana aurkitu du, gehienek euren prestakuntza mailarekin zerikusia dutenen lanak egiten dituzte eta mugagabeko kontratuak dituzte.
Gemma Zabaleta Lan kontseilariak aurkeztu ditu "Bizitza Aktiboan Txertatzea" izeneko txostenaren ondorioak, unibertsitate ikasketak 2005-2006 urtean amaitu zituzten gazteen datuak kontuan hartuz.
10.805 ikasleen lan egoera izan da kontuan ikerketa egiteko. Horien artean % 70 zentro publikoetan ikasi dute, eta besteek zentro pribatuetan.
Ikerketaren arabera, gazteen % 92,4 lana bilatu zuen eta % 80,2 lana aurkitu zuen. Hamar tituludunen artean zortzik euren prestakuntza mailarekin bat datorren lana egiten dute.
Lana aurkitzeko erraztasun handiagoa dute osasun zientzian ikasi dituztenek dira (% 92) eta zailtasun handiagoak dutenek Humanitateak ikasi dituztenak dira (% 71).
Emakumeak gizonak baino lan tasa handiagoak dituzte (% 81,6 emakumeak, % 78 gizonak). Langabezi tasa ere txikiagoa da emakumeen artean (% 12,3) gizonen artean baino (% 15).