Ekonomia -

Aurreikuspena

Ekonomia aurten % 0,8 haziko dela iragarri du lehendakariak

Gobernuaren, aldundien eta udalen gastuak gutxitzeko eta eraginkortasuna areagotzeko, "horien eskuduntzak eta baliabideak zehaztea" babestu du Patxi Lopezek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 0,8 haztea aurten, Jaurlaritzaren aurreikuspena baino hiru hamarren gehiago, Patxi Lopez lehendakariak egin duen aurreikuspenen azterketaren datuen arabera.

Efek jasotako Dato Economico aldizkariaren elkarrizketan, lehendakariak berriz esan du EAE krisialdia gainditzen ari dela. Hain zuzen, BPG % 0,8ra, ekoizpen industrialaren indizea % 1,9ra eta esportazioak % 7,3ra igo litezkela argudiatu du.

Patxi Lopezek azpimarratu du bere Exekutiboak "hiru erakundeek gauza bera" egin ez dezaten "berrikusketa" bat egiteko asmoa duela. Hori horrela, Gobernuaren, aldundien eta udalen gastuak gutxitzeko eta eraginkortasuna areagotzeko, "horien eskuduntzak eta baliabideak zehaztea" babestu du Patxi Lopezek.

Kontzertu Ekonomikoaren blindatzea

Errioxako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean&' || 'nbsp; jarritako helegiteari dagokionez, lehendakariak esan du ez duela Kontzertuagatik Euskadira etorri diren Errioxako enpresen berri, "bestelako arrazoiengatik" ordea, Euskaditik Errioxara joan diren beste batzuk ezagutzen dituela argi utzi du.

Pedro Sanz Errioxako presidentearekin biltzea aurrikusia ez duela adierazi ostean, "Sanzek Euskadiren aurkako politika egiteari utzi beharko liokeela" babestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea