Ekonomia -
2016ko datuak
Bigarren eskuko ibilgailuen salmentak gora egin du EAEn eta Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan % 8,4 igo da, eta Nafarroan, % 10,7.
Agentziak | Erredakzioa
Automobilgintzako Ikerketen Institutuak plazaratutako datuen arabera, bigarren eskuko ibilgailuen salmenten kopurua % 8,4 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2016an, 2015eko datuekin alderatuz gero. Guztira 76.892 unitate saldu dira.
Nafarroako datuei dagokienez, igoera handiagoa da, %10,7koa, hain zuzen ere, eta 29.317 unitate dira saldutakoak.
Espainiako Estatuko datuek ere gora egin dute, % 12,3 hazi baitira salmentak, hots, 1.941.073 unitate saldu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea