Ekonomia -
Enpresak
Petronor enpresak sei asteko etenaldia hasi du
Geldialdiaren aurrekontua 49 milioi eurokoa da, eta instalazioak berrikusiko dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Petronor enpresak (Muskiz, Bizkaia) astelehenetik aurrera sei astez geldituko du jarduera, 1968an sortu zenez gero egindako etenaldi luzeena, agiri batean konpainiak azaldu duenez.
Coque, Refineria 2 eta Bihurketa Eremuko Hustutze Sailari eta beste zenbait atalei eragingo die etenaldiak. Guztira, instalazioen hiru laurden geldituko dituzte.
49 milioi euroko aurrekontua du neurriak. Instalazioak berrikusteaz gain, inbertsio berriak egin eta lan-prozeduretan teknologia berrienak ezarriko dituzte.
Ohiko lan-taldeaz gain, Petronorrek 1.000 langile izango ditu eguneko, eta 2.000 izatera ere irits daitezke. Horretarako, enpresak 55 enpresa kontratatu ditu, erdiak euskaldunak.
Estatu espainiarreko findegi handiena da Petronor. 940 langile ditu ohiko lan-taldean, eta 6.200 lanpostu eragiten ditu. Horrez gain, 1.200 milioi euro inbertitu dituzte azken bost urteotan.