Ekonomia -

Datuak

Euskadik hiru milioi bisitari baino gehiago izan ditu 2016an

Abenduko datuen faltan, turismoak inoizko daturik onenak utzi ditu, Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren esanetan.

Donostia. Argazkia: Jon Hernandez
Donostia. Argazkia: Jon Hernandez
Donostia. Argazkia: Jon Hernandez

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru milioi turista baino gehiagok bisitatu dute Euskadi 2016an, abenduko datuen faltan. % 10, 4 egin dute gora bisitek, % 12,6 ostatu-gau gehiago izan dira eta BPGaren % 6 izan dira. Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak datu horri eman dio garrantzia: "Euskadi geroz eta turista gehiagoren bisita jasotzen duen lekua baino zeozer gehiago izatea nahi dugu".

Retortilloren esanetan, "helburu hori kalitatezko enplegua sortzea ahalbidetuko duen turismo baten alde lan eginez gero" lortuko dugu. Datuek joera hori babestu dute. Izan ere, 2016ko azken hiruhilabeteko afiliazioak ikusita, jarduera turistikoekin lotura duten lanpostuek % 3,5 egin dute gora.

Hala ere, Retortillok gogoratu du "lanean jarraitu beharra dagoela", sektorea eta enpresa-egitura hobetzeko, lan-baldintzak hobetuz, heziketan inbertsioak lortuz eta berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarrituz.

Prozesu hori guztia eta hazkuntza jasangarritasuna kontuan izanik kudeatu behar direla esan du Retortillok, eta hori izango dela Eusko Jaurlaritzaren helburua berretsi du. Euskadi erreferente jasangarri eta arduratsua izan dadin bultzatuko dutela esan du. Zentzu horretan, sailburuak asteazkenean Madrilen hasiko den FITUR azokan jasoko du arlo horretan Eusko Jaurlaritzari emandako ziurtagiria.

Euskadik FITUR turismo-azokan izango duen agenda aurkeztu du

FITUR 2017 turismo-azoka asteazken honetan, urtarrilak 18, abiatuko da Madrilen, eta Isabel Muela Jaurlaritzaren Turismo sailburuordeak Euskadik egunotan izango duen agendaren inguruko xehetasunak eman ditu. Retortillo sailburuak Euskadiren standa asteazkenean inauguratuko du 13:00ean.

Euskadik 700 metro koadroko eremua izango du azokan, eta Basque Country marka, berrikuntza eta esperientziatan oinarritutako turismoa izango ditu ardatz. Enogastronomiak toki berezia izango du, Gobernuaren turismo-apustu nagusia baita, Muelak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak