Ekonomia -

Moncloan

Zapatero: 'Erreformak adosteko akordioak bilatuko ditut'

Datorren hilaren 14an eta 15ean Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida egingo dela jakinarazi dio Gobernuak Kongresuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, talde guztietako parlamentariekin akordioak lortzen saiatuko da "funtsezko" hiru erreforma adosteko: lan-merkatuarena, aurrezki-kutxen legearen eta erretiro-pentsioena.

Datorren hilaren 14an eta 15ean Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida egingo dela jakinarazi dio Gobernuak Kongresuari. Erreforma ekonomikoak lortzeko "une egokia" izango dela uste du Gobernuak.

Zapateroren hitzetan, "orain arte bezala lan egiten jarraituko dugu", lege proiektuak aurrera ateratzeko alderdi guztiekin akordioak lortzen saiatuz.

"Datozen hilabeteotan lan-erreforma adosteko, aurrezki-kutxen lege berria onartzeko eta erretiro-pentsioen inguruan akordio zabala lortzeko laguntza eskatuko diet alderdi politikoei".

"Hamarkadetarako eta zenbait belaunaldiri eragingo dien erreforma izango da", esan du Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea