Ekonomia -

Argindarraren igoera

Auzitegi Goreneko fiskalak argindarraren prezioaren igoera ikertuko du

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesen defentsan abiatu du ikerketa.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du gaur argindarraren prezioaren igoera zerk eragin duen ikertzeko.

Ohar bidez jakinarazi duenez, Prozedura Zibilaren Legeari helduta eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesen defentsan eta igoeraren benetako arrazoiak zeintzuk diren argitzeko abiatu du ikerketa Ministerio Publikoak.

2014ko erreformaz geroztik, erabiltzaileen interesak defendatzeko gisa horretako prozedurak abiatzeko bidea ematen die Prozedura Zibilaren Legeak fiskalei.

Aste honetan Alvaro Nadal Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak adierazi duenez, argindarra 100 euro inguru garestituko da aurten baldin eta gaur egungo merkatu baldintzak mantentzen badira.

Elektrizitatearen garestitzeari aurre egiteko Espainiako Gobernuak hainbat neurri iragarri ditu eta, besteak beste, gasaren merkatuan eskaintza zehatza egitera behartuko ditu gas konpainia handiak, prezio lehiakorragoak lortu eta elektrizitatearen prezioa jaistea helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Espainia Iruzurrak argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Energia berriztagarriak