Ekonomia -

Zerga bilketa

Foru aldundiek esperotakoa baino 71 milioi euro gutxiago bildu dituzte

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek ez dute bete Finantzen Euskal Kontseiluak ezarritako helburua.

Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek 12.954 milioi euro bildu zituzten iaz zerga bidez, esperotakoa baino 71 milioi euro gutxiago, hain zuzen ere. Hazkundea % 3,3ko izango zela aurreikusi zuten, baina % 2,7koa izan da azkenean.

Urrian, Finantzen Euskal Kontseiluak (hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) zerga-bilketaren aurreikuspena jaistea erabaki zuen, urte hasieran ezarritako % 7ko helburua (13.498 milioi euro) beteko ez zutela jakinda.

Alabaina, urteak aurrera egin ahala, diru-bilketa uste bezala ez zihoala antzeman zuten eta, ondorioz, berriro murriztu zituzten aurreikuspenak. Helburu horiek ere ez dituzte bete azkenean.

Finantzen Euskal Kontseiluak urrian egindako kalkuluaren arabera, Bizkaiak 6.736 milioi (% 3,4 gehiago) bildu behar zituen; Gipuzkoak 4.234 milioi ( %3,3); eta Arabak 2.054 milioi (% 3,1).

Horietako batek ere ez du helburu lortu. Bizkaiak aurreikusitakoa baino 21 milioi euro gutxiago batu ditu (% 3,1); Arabak 13 milioi gutxiago (% 2,4); eta Gipuzkoak 36,7 milioi euro gutxiago (% 2,4).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea