Ekonomia -
Hartzekodunen konkurtsoa
GES enpresak Enekurin kaleratzeak egingo dituela uste du ELAk
Sindikatuak ohartarazi duenez, Global Energy Services konpainiak 453 langile kaleratu nahi ditu Espainian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELA sindikatuak gaur salatu duenez, Global Energy Services (GES) enpresak Espainian duen lan-taldearen % 69 kaleratu nahi du (453 langile). Ildo horretan, konpainiak Enekurin (Erandio) duen lantegian ere kaleratze horietako "asko" izan daitezkeela ohartarazi du sindikatuak.
Ohar bidez ELAk adierazi duenez, GESek Espainian dituen 629 langileetatik 453 kaleratzeko asmoa helarazi die zuzendaritzak sindikatuetako ordezkariei, enpresa murgilduta dagoen hartzekodunen konkurtsoaren baitan.
Halaber, kaleratuak ez diren langileei urtebeteko iraupena izango duen aldi baterako lan erregulazioa ezartzea eta soldata gutxienez % 5 jaistea proposatu du omen du zuzendaritzak.
Enekuriko lantegian izan daitezkeen kaleratzeen aurrean egun erdiko lanuztea deitu dute datorren otsailaren 1erako, lanpostuen defentsan. Gaur egun, 160 langile inguru ditu Enekuriko lantegiak.