Ekonomia -

Enplegu publikoa

Jaurlaritzaren lan-poltsa: Zuzenbide arlorako baldintzak

Hautaketa-prozesuan izena emateko epea otsailaren 3an, ostiralez, amaituko da.

Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EiTB
Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EiTB
Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EiTB

EITB.EUs

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio alorreko zazpi lan-poltsen hautaprobetan izena emateko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. Otsailaren 3an amaituko da eskaerak aurkezteko epea, eta Zuzenbide arloko lan-poltsaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

1.- 16 beterik eta 65 urte bete gabe izatea.

2.- Europar Batasuneko estatu bateko nazionaltasuna izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Gainera, aurreko paragrafoetan aipatu gabeko atzerritarrek ere har dezakete parte, Espainiako estatuan bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratua gauzatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute. Pertsona hauek lan kontratupekoak bakarrik izan ahalko dira.

3.- Titulazioa: Funtzio Publikoko sailburuordeak 2017ko urtarrilaren 20an emandako Ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan poltsa jakin batzuetan sartzeko titulazioak eguneratzen dira unibertsitate sistema berrira egokitzeko. Ebazpen horrekin bat, hauek dira hautaketa prozesuan parte hartzeko balio duten titulazio akademiko bakarrak: Zuzenbideko Gradua, Zuzenbideko Gradua / Bachelor of Laws, Zuzenbideko Lizentzia.

4.- Egin beharreko zerbitzuak burutzea eragotziko duen gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea, lanpostua ezgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanei egokitzeko ezar daitezkeen neurriak.

5.- Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita edo kaleratua ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

6.- Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auzian sartuta ez egotea.

Beste alde batetik, hauek dira lan-poltsaren helburu nagusiak Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Zuzenbidean Lizentziatua Aukerako lan-poltsa handitzea da, aldi baterako zerbitzuak betetzeko baldintza hauetan:

Kokapen geografikoa: Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen edozein egoitzatan Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetan.

-  Administrazioarekiko lotura: Aldi baterako lan-kontratua, txanda-kontratua edo bitarteko funtzionarioen izendapena.

- Gutxieneko ordainsaria: 41.910,58 euro gordin urteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana albisteak Funtzionarioak bideoak Ekonomia Albisteak Lan-eskaintzak gaur