Ekonomia -

ACS-Iberdrola arteko epaiketa

800 milioi euro baino gehiagoko eragina zenbatu du ACSk

Iberdrolaren hitzetan, ACS "lehiakide zuzena" da eta 1.400 milioi euro arriskuan jarriko lituzke enpresa horretako kontseilari batek Iberdrolako Administrazio kontseiluan sartuko balitz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ACS enpresaren arabera, Iberdrolako Administrazio kontseiluan ez egoteak 800 milioi euroko eragina izango du bere patrimonioan, eta gutxienez 97 milioi euroko galerak bere emaitzetan.

Iberdrolako batzordeak hartutako bi akordio bertan behera uzteko prebentzioko neurriak hartzeko epaiketa hasi da gaur Bilbon; Iberdrolaren hitzetan, ACS "lehiakide zuzena" da eta 1.400 milioi euro arriskuan jarri ditzake enpresa horretako kontseilari batek Iberdrolako kontseiluan sartuko balitz.

Epaileak ACSk egindako eskaerari buruzko erabakia hartu beharko du astelehena bukatu baino lehen. Iberdrolako batzordeak hartutako akordioak behin-behinean bertan behera uzteko eskatu du ACSk; izan ere, Iberdrolak ez zion utzi ACSri Admisnitrazio kontseiluan sartzen.

Joan den martxoaren 26an Iberdrolak hartutako bi akordioren aurkako helegitea jarri du ACSk: bere kontseilariaren kargu uztearen aurkako helegitea eta Ignacio Sanchez Galanek zuzentzen duen enpresaren administrazio kontseilua 14 kidera murriztearen aurkakoa.

Kalte "konponezina" eragitea egotzi dio ACSk Iberdrolari konpainiako administrazio kontseiluan sartzen ez uzteagatik eta "fede gaiztoz" eta "inkoherentziaz" jardun dela egotzi dio.

Bestalde, Iberdrolaren hitzetan, frogatua dago ACS "lehiakide zuzena" dela, eta bi konpainien artean "oinarrizko lehiakortasun iraunkorra" dagoela, batez ere, energia berriztagarrien eta ingeniaritzaren esparruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea