Ekonomia -
Egitasmoa
Gaur onartuko du Gobernuak Aurrezki Kutxen Lege berria
Zapateroren esanetan, erreforma honek Espainiako "finantza sistema sustatu egingo du".
Erredakzioa
Aurrezki Kutxen Lege berria onartuko du gaur Madrilgo Ministroen Kontseiluak. Erreforma honi esker, entitateek parte hartzeko kuotak emititu ahal izango dituzte (akzioen antzekoak), eskubide politikoekin.
Zapateroren esanetan, erreforma honek Espainiako "finantza sistema sustatu egingo du". "Erreforma garrantzitsua izango da, gure finantza sistema modernizatzeko eta hobetzeko ezinbestekoa".
Erreforma proiektua Lege-dekretu baten bidez onartuko dute. "Espainiako finantza sistema indartzeko balio izango du egitasmo honek", adierazi du.
Zapateroren ustez, "premiazkoa" da Kutxen Lege berria onartzea. Bere esanetan, hau da "unerik aproposena" egitasmoarekin aurrera egiteko.
Maiatzean, Zapaterok eta Mariano Rajoyk akordioa lortu zuten, Aurrezki Kutxen Legea erreformatzeko.