Ekonomia -

Enplegua

Langile autonomoen galera eteteko neurriak eskatu ditu UPTA Euskadik

Elkarteak ohartarazi duenez, iaz 838 langilek utzi zioten autonomo izateari eta urtarrilean soilik beste 800 baja baino gehiago izan dira.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPTA Euskadi elkarteak langile autonomoen egoera larriaz ohartarazi du: iaz 838 baja izan ziren eta urtarrilean 800 baino gehiago izan dira.

Bilbon agerraldia egin dute, datu "kezkagarri" horien berri emateko eta langile autonomoen lan-baldintzak hobetzea eta bere eskubideak errespetatzea exijitzeko.

Bi urtez jarraian autonomoen kopuruak gorako joera izan duen arren, 2016an 838 langilek utzi zioten autonomo izateari eta 2017an joerak negatiboa izaten jarraitzen du, urtarrilean soilik 800 baja baino gehiago izan direlako.

"Galera eteteko neurriak hartzea ezinbestekoa da", azpimarratu dute.

Lurraldez lurralde, iaz, Araban 53 baja izan ziren; Bizkaian, 439; eta Gipuzkoan, 346. Langile autonomoen % 93 euskal herritarrak dira; % 7, berriz, atzerritarrak.

Sektore kaltetuenak komertzioa, industria manufakturatua eta bestelako zerbitzuak dira, hurrenez hurren. Bestalde, joera orokorra negatiboa bada ere, autonomo kopuruak gora egin du hezkuntza sektorean, jarduera artistikoetan eta osasun jardueratan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Lana Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa