Ekonomia -

Lehen aldiz

France Telecomek lan-istriputzat jo du langile baten suizidioa

Hildakoaren senideek pentsioa jasoko dute beste lan-istripu bat izan balu bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

France Telecom telekomunikazio enpresak lan-istriputzat jo du joan den urtean bere buruaz beste egin zuen langile baten heriotza; azken urteetan enpresa horretan bere buruaz beste egin duten hainbat langileetako bat da hori.

France Telecomeko bozeramaile batek jakinarazi duenez, bere buruaz beste egin zuen langile baten heriotza lan-istripuatzat joko dute aurrenekoz; Gizonak 51 urte zituen eta 2009ko uztailaren 14an bere buruaz beste egin zuen Marsellan.

Hildakoak gutun batean adierazi zuenez, "bere lanak France Telecomen" eragin zuen suizidioa; hori horrela, senideek pentsio bat jasoko dute beste lan-istripu bat izan balu bezala, esan du bozeramaileak.

Ofizialki zenbatu ez badituzte ere, 50 suizidio baino gehiago egon dira 2008tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea