Ekonomia -

Lan istripua EHU-n

Lan Ondo enpresako administratzaileari urtebeteko zigorra ezarri diote

Horren langile bat 25 metrotik behera erorita hil zen 2014ko maiatzaren 20an, EHUren instalazioetan lanean ari zela.

2014an langile bat hil zen Leioako campusean, estalki batetik erorita. Argazkia: EiTB
2014an langile bat hil zen Leioako campusean, estalki batetik erorita. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zigor Arloko 5. Epaitegiak urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Lan Ondo Multiservicios enpresako administratzaileari, 2014an EHUren Leioako campusean langile baten heriotza eragin zuen lan istripuagatik, CCOO sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Sindikatuaren esanetan, epaimahaiak aipaturiko enpresako administratzaile bakarra (A.G.M.) zigortu du, langileen eskubideen kontrako delitua eta zuhurtziagabekeriaz egindako hilketa delitua leporatuta.

Langilea 2014ko maiatzaren 20an hil zen, Leioako campuseko liburutegiko sabaian lanean ari zela 25 metroko altueratik erorita.

Hildako langilea teilatua inpermeabilizatzeko lanetan ari zen, segurtasun neurririk gabe. Erorketaren ondorioz, unean bertan hil zen.

CCOO sindikatuaren zabaldutakoaren arabera, Lan Ondo Multiservicios enpresak bidali zuen langilea lan hori egitera, eta ez zion Gizarte Segurantzan alta eman.

EHUk Gaimaz enpresari esleitu zion teilatua konpontzeko lana, eta enpresa horrek aipatutako enpresa (Lan Ondo Multiservicios SL) azpikontratatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak EHU Epaiketak bideoak Ekonomia 2024 Leioa bideoak Gaurko azken ordukoa Enpresak