Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil eta beste bat zauritu da Galdakaon
Besteak ere zauriak ditu baina bere osasun egoera ez da larria. Antza denez, erreforma lanak egiten ari ziren langileak Urreta ikastetxean. Dirudienez, horma bat gainera erori zaie.
Erredakzioa
Lagun bat hil eta beste bat zauritu da lan-istripu batean Galdakaoko Urreta ikastetxean lan egiten ari zirela. Langileetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta bestea, Galdakaoko Ospitalera.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, antza denez, erreforma lanak egiten ari ziren langileak Urreta ikastetxean. Istripuaren nondik norakoak ez dira oraindik ezagutzen.
Antza denez, horma bat gainera erori zaie. Bi beharginek azpikontrataturiko enpresa batentzat egiten dute lan eta marokoarrak dira.
Istripuaren tokiraino anbulantziak, Ertzaintza eta Basauriko suhiltzaileak joan dira.