Ekonomia -

Lau urtez itxita

Gallardo Taldea Corrugados Azpeitia irekitzeko aukera aztertzen

AIEK Sistemak enpresaren iturriek adierazi dutenez, berriro martxan jartzeko aurreikuspenarekin, Azpeitiako fabrika nola dagoen aztertzeko enkargua jaso du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jerez de los Caballerosen (Badajoz) egoitza duen Gallardo Balbo talde intustrialak Corrugados Azpeitia berriro irekitzeko aukera kontutan hartzen ari da. Orain dela lau urte itxi zuten fabrika eta 300 langile zituen.

Horretarako siderurgiako sektorean adituak diren kontsultariekin harremanetan jarri da. Horien artean, Bascotecnia Group dago, sektore horretan lan egiteko instalazioen eta makinen egoera aztertzen duen enpresa.

Gallardo Taldeak ezer san ez duen arren, ingeniaria elektrikoen eta automatizazio-sistemen AIEK Sistemak enpresaren iturriek adierazi dutenez, berriro martxan jartzeko aurreikuspenarekin, Azpeitiko fabrika nola dagoen aztertzeko enkargua jaso du, orain dela lau urte itxi zutelako.

Corrudagos Azpeitia, altzairuzko barra malguak egiten zituen eta orduan 100 milioi euroko galtzeak zituen. Irekita jarraitzea ezinezkoa egiten zuen horrek, Gallardo Taldearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia argazkiak Ekonomia Albisteak