Ekonomia -

4,2 milioi euroko aurrekontua

EHUko campusa eta Ezkerraldea lotuko dituen tranbiaren lanak hasi dira

Proiektuak 4,2 milioi euroko aurrekontua du, eta lanak burutzeko epea 15 hilabetekoa da. Eusko Jaurlaritzaren eta Leioako Udalaren artean sinatutako elkarlanerako hitzarmena kontuan izanik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan sailburuak Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Leioako alkate Eneko Arruabarrenak, Sestaoko alkate Jose Luis Marcos Mernok eta Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) campusa eta Leioa Ibaizabal itsasadarraren Ezkerraldearekin lotuko dituen tranbiaren garajeen lehen harria jarri dute gaur.

Ekitaldia Lamiakoko Dartsena kalean burutu da, Leioan dagoen Metro Bilbaoren 1. lineako geltokitik 200 metrora. Bertan hartu dute parte, besteak beste, Carmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordeak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoko ordezkariek eta aipatutako udaletan ordezkaritza duten alderdietako zinegotziek.

Proiektuak 4,2 milioi euroko aurrekontua du, eta lanak burutzeko epea 15 hilabetekoa da. Eusko Jaurlaritzaren eta Leioako Udalaren artean sinatutako elkarlanerako hitzarmena kontuan izanik, Leioako Udalak lanak egiteko beharrezkoak diren udal lurren erabilera bermatuko dio Euskal Trenbide Sareari (ETS), tailerrak eta garajeak eraikitzeko zein tranbiaren plataforma egiteko.

Leioako tranbiaren ibilbidea Urbinagako geltoki intermodalean amaituko da. Bertan, erabiltzaileek, metroaren 2. linearekin, Renferen aldirietako sarearekin edo Barakaldon egingo den tranbiarekin lotura izango dute.

Itsasadarraren bi aldeei zerbitzua eskainiko dien tranbiaren linea berriaren eraikuntza, finantzaketa publiko-pribatuaren bitartez egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea