Ekonomia -

Muskiz

Inoiz egindako etenaldi luzeena amaitutzat eman du Petronorrek

Geldialdiaren aurrekontua 49 milioi eurokoa izan da, eta instalazioak berrikusteaz gain, teknologia berriak erabiltzeko inbertsioak egin dituzte.

Petronor (Muskiz). Argazkia: EiTB
Petronor (Muskiz). Argazkia: EiTB
Petronor (Muskiz). Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronor enpresak urtarrilaren 16an gelditu zuen jarduera, eta astelehen honetan amaitutzat eman du inoiz egindako etenaldi luzeena. Guztira, sei aste iraun du etenaldiak. Geldialdiaren aurrekontua 49 milioi eurokoa izan da, eta instalazioak berrikusteaz gain, teknologia berriak erabiltzeko inbertsioak egin dituzte.

Konpainia horrek ohar baten bidez jakitera eman duenez, etenaldi orokorra “amaitutzat” eman du gaur. Neurriak instalazioen hiru laurdenei eragin die, eta jardueraren geldialdiak iraun dituen 40 egun hauetan 55 enpresa kontratatu ditu Petronorrek. Batez beste, 1.500 pertsona izan dira lanean denbora honetan.

Ildo horretatik, Petronor konpainiak azaldu duenez, instalazioetako jarduera berrezarri dute jada. Orotara 49 milioi euroko aurrekontua behar izan dute etenaldia gauzatzeko: 23 milioi euro instalazioak berrikusteko bideratu dituzte eta beste 26 milioi euro teknologia berriak erabiltzeko inbertitu dituzte.

Petronorrek nabarmendu duenez, lurruna sortzeko orduan erregaiaren kontsumoa nabarmen murriztuko duten makina berriak erosi dituzte.

Era berean, olioaren kontsumoa murrizteko hobekuntza nabarmenak egin dituzte beste makina batzuetan.

Beste alde batetik, berogailu berriak erosi dituzte eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak egin dituzte.

Coque, 2. Findegia eta Bihurketa Eremuko Huste Sailari eta beste zenbait atalei eragin die etenaldiak. Guztira, instalazioen % 75a gelditu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Lana berriak Petronor bideoak Muskiz bideoak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa