Ekonomia -
EAEn eta Nafarroan
Bimbok kaleratutako 130 banatzaileak birkolokatzeko eskatu dute
Zuzendaritzarekin lan-baldintza duinak negoziatzeko prest agertu dira, eta kaleratzeen berri mezu elektronikoen bidez izan dutela salatu dute langileek.
Agentziak | Erredakzioa
Astearte honetan Bimbo enpresako bantzaileek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, kaleratutako 160 langileak birkolokatu ditzaten. Euskadin eta Nafarroan 130 langile kaleratu dituzte, eta gainerako kaleratzeak Errioxan eta Aragoin izan dira. Ildo horretatik, Espainian 800 banatzaile kaleratzeko arriskua dagoela ziurtatu dute langileek.
“Bimbo-donuts borrokan” lelopean, kaleratzearen berri emateko enpresak langile bakoitzari mezu elektroniko bana igorri diola salatu dute banatzaileek. Ildo horretatik, grebak iraun dituen bi aste hauetan langileek ez dutela zuzendaritzarekin negoziatzeko aukerarik izan azaldu dute. Duela bi urte Panrico eta Donuts markak bat egin zuten, eta, geroago, Bimbok erosi zuen.
Enpresaren arabera, egunero 125.000 euroko galerak eragin dituzte langileek grebarekin.
“Negoziatzeko prest geunden, baina langile bakoitzari mezu elektroniko bana igorri digute kaleratzearen berri emanez”, azpimarratu du kaleratutako banatzaileen bozeramaileak.
Gauzak horrela, greba egiten jarraituko dutela ziurtatu du. Ildo horretatik, kaleratutako 160 langileak birkolokatzea eta lan-baldintza duinak negoziatzea eskatu diote Bimbo enpresaren zuzendaritzari.