Ekonomia -
Bilera
Jaurlaritzak 2011n aurkeztuko du CES erreformatzeko proposamena
Patxi Lopezek Juan Maria Otaegi Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentea hartu du Bilbon.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Juan Maria Otaegi Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentea hartu du gaur goizean, Bilbon. Otaegi kontsulta erakundeko presidente lanpostuaz jabetu denetik, duela hilabete eta erdi, egiten den lehenengo bilera ofiziala izan da. Bilerara Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua ere joan da.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren aholku erakunde gisa duen garrantzia aztertu da bileran eta bat etorri dira komenigarria dela batzorde horri kontsultatzea Jaurlaritzako sailek egindako lege proiektuak eta dekretuei buruz.
Beste gai batzuen artean, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aldaketa prozesua ere aztertu dute. Jaurlaritzak datorren urtean zehar Eusko Legebiltzarrari aurkeztu nahi dio araudi aldaketaren proposamena. Aldaketa sakona izango da, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamendu mekanismoak egokitzeko, oinarrizko kontsulta organo zeregina indartzeko eta organoaren eraginkortasuna hobetzeko.