Ekonomia -
Babes ofizialeko etxeak
12.000 familiak euren etxeak erosteko aukera izango dute
Eskaerak egiteko epea 2010eko irailaren 15etik urriaren 15era izango da.
Erredakzioa
Gobernu Kontseiluak gaur onartutakoaren arabera, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen alokatutako babes ofizialeko etxe batzuk saltzeko aukera emango du Eusko Jaurlaritzak. Neurri horren bidez, lurrazal-eskubidean egokitutako etxebizitzen titularrek horien jabetza osoa bereganatzeko aukera izango dute eta, ondorioz, behin betiko kalifikazioa eskatuz gero, jabeek ez dituzte 75 urtera galduko, eta etxebizitzak behin betiko babestuta geratuko dira.
Egun, erregimen orokorrean eta berezian babes ofizialeko 20.221 etxebizitza daude; horietatik, 3.980 etxe Araban daude, 9.052 Bizkaian eta 7.189 Gipuzkoan.
Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak alokairuko etxe horiek erosteko aukera zabalduko du, eta horretako, zenbait fase iragarri ditu.
Lehenengo fasean antzinatasun handiena duten etxeak erosteko aukera izango dute; 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen erositako 11.859 etxeentzako aukera.
Jardunbidea
Etxea erosi nahi dutenek bere Etxebizitza lurralde-ordezkariari bidali beharko diote eskaria.
Eskaerak egiteko epea 2010eko irailaren 15etik urriaren 15era izango da.